Uribarri-Ganboa. Langara ganboatik presara.
Informazioa
Arabako erdialdea.
Irulegiko eskuak baskoien inguruko interesa piztu duen garai honetan, jakin ezazu hemen bizi izan zirela, Aldaietan, franko eta bisigodo artean. 1987. urtean, arkeologoen eskemak hautsi zituen VI. mendeko nekropoli bat aurkitu zuten, “bereziki aberatsak ziren hatu eta hilobiratze gordailuekin”. (A. Azkarate).
Ez galdu!
Langara Ganboa. Historia eta kirola
Urtegi azpian daude herrixka baskoi baten aztarnak eta herrixka horren nekropolia induskatu da, hatu zoragarriak zituena. Langara Ganboa ondoan zegoen. Langara Ganboa neurri batean ur kirolei esker berpiztu den herria da, nekazaritza turismoko ostatu bat dauka parrokia gotiko zaharrean eta uretatik salbatu zen Erdi Aroko gurutze bat ere bai.
Zuhatza uhartea. Gauak suaren babesean
Ibilaldian zehar ikuspegi desberdinetatik ikusiko duzun Zuhatza uharteak pertsona askori kanpaldi egunak eta suaren babesean emandako gauak ekartzen dizkie gogora. Bertan, untxi eta orkatz artean, ehunka gazte txangoak eta ur kirolak egitera etortzen dira urtero zenbait egunetan zehar. Iristeko, Arabako ferry bakarra hartu behar da.
Torraldei eta San Bartolome. Haitza
Hemendik irits daiteke Gurutze haitzera (699 m) eta Torraldeira (672 m), urtegiko ikuspegiak eskaintzen dituzten talaia naturalak. Hala ere, ez da beharrezkoa eskalatzea paisaiaz, haritzez, sahatsez, lizarrez edo erkametzez gozatzeko eta askotariko hegazti urtarrak ikusteko, besteak beste, arrano arrantzale iheskorra, urtaroetan zehar urtegiko uretara hurbiltzen dena.
Ibilbidea
- Langara Ganboatik. Inguratu udalerria urtegi ertzetik doan pistatik, pasabide batera iritsi arte. Jarraitu pistatik.
- Txapeldunentzat bakarrik! Goranzko aldapa handi baten hasiera.
- Seinaleztatutako bidegurutze bat aurkituko duzu. Bira egin eskuinera eta jarraitu gorantz.
- Bidegurutze berri bat. Zeharkatu hesia eta bira egin ezkerrera.
- A-4011 errepidera iritsiko zara. Bira egin eskuinera. Kontuz! Zati hau errepidetik egingo duzu.
- Hartu eskuinetara seinaleztatua dagoen saihesbidea berriro ibilbide berdera itzultzeko. Berriz ere maldan gora…
- Zeharkatu itxitura bat eta segi bideari.
- Zeharkatu beste hesi bat eta zelai bat. Ehun bat metrora, bira egin ezkerrera.
- Bidexka pista bihurtuko da.
- Jarraitu eskuinaldetik. Jaitsiera hasteko ordua.
- Gurutzatu Zadorra ibaiaren pasabidea.
- Zeharkatu asfaltozko bide txiki bat.
- Helburua lortuta! Presara iritsi zara.
URAREN IBILBIDE BERDEETAN IBILTZEAK SARIA DAKAR
Egiozu zeure buruari argazki bat eta bidali argazkia hona
Eta bi pertsonentzako Guardian asteburua emateko egonaldiaren irabazlea MARIA ISABEL ANGULO ORTIZ DE ZARATE izan da, zorionak!