Consejos medioambientales para contribuir a la conservación de las Rutas verdes del agua

Animaliekiko jokabidea.

Animalia basatiek ez dute inolako elikagai gehigarririk behar eta ez da komenigarria animalia hauei jana ematea. Lagundu fauna basatiaren lasaitasuna mantentzen, animaliak oso sentikorrak baitira eragozpen kasuan. Behatokietan, errespetatu isiltasuna; hartara, ez dituzu animaliak gogaituko eta hobe behatu ahalko dituzu.

Txakurra.

Txakurrarekin bazoaz, eraman ezazu beti lotuta eta kontrolpean; adierazitako eremuetan bakarrik askatu ahalko duzu. Txakurrak erasokor ager daitezke fauna basatiaren aurrean eta plantazio gazteak kaltetu ditzakete.

Kontuz landarediarekin.

Zeure kontsumorako basafruituak jasotzen badituzu, kontuan hartu pertsona bakoitzeko 2 kg bakarrik baimentzen direla. Ibili kontuz eta ez kaltetu landareak. Ez bildu lorerik. Kontuan izan pertsona asko garela Eraztun Berdea bisitatzen dugunak eta ekintza hau kaltegarria izan litekeela zenbait espezierentzat.

Espezie inbaditzaileak.

Espezie exotiko inbaditzaileak dira lurralde berri batera iritsi eta abiadura handian ugaltzen diren espezie exotikoak, bertako ekosistemen egitura eta funtzionamendua eraldatuz eta kalte ekologiko, sozioekonomiko eta osasun kalteak sortuz. Gure maskotetako zenbait espezie inbaditzaileak dira, beraz, ez itzazu aske utzi ingurune naturalean. Etxean mantendu ezin badituzu, eraman itzazu fauna berreskuratzeko zentro batera.

Bizikletaren erabilera zibikoa.

Ibili bakarrik bideetatik eta neurriko abiaduran. Pertsona asko daudenean, bilatu beste aukera batzuk edo jaitsi bizikletatik.

Aztarnarik gabe.

Jaso sortutako hondakin guztiak. Parkeetarako sarreratan dauden edukiontziak beteta egongo balira, eraman zaborra etxera edo hiriko beste edukiontzi batera.

Auzokoak.

Ibilbide batzuk inguruetako herrietatik hurbil pasatzen dira. Errespetatu bertako biztanleen ohiturak eta lasaitasuna. Ez sartu lursail pribatuetan.