Uribarri-Ganboa. Hirugarren zatia. Garaiotik langara ganboara.
Informazioa
Piraten itzulia.
Urtegiaren hegoaldean, Mendixur parke ornitologikotik oso hurbil, uharte ñimiño bat dago, hegazti urtarren aterpe zoragarri bihurtu dena. Oraindik ikusgai gelditzen den Orenin herrixka zaharraren parte da. Ibilbidearen zati hau urpean gelditu ziren herrien memoriari eskainitako omenaldia da.
Ez galdu!
“Caravaning” geldialdi behartua. Garaio
Urterik urte gero eta gehiago dira Garaiora iristen diren autokarabanen zaleak. Bertan, aparkaleku berezia dute gainera. Urtegiko eremu hau gustuko dute, akaso basatiena izateagatik. Zenbait hezegune bisitatu daitezke hemen. Bideari ekitean, informazio zentro bat aurkituko dugu, urtegiko adarretarantz zuzendutako behatoki bat eta, aurrerago, pasabide bat.
Dike bat eta ibilbide luze bat. GR38
Urizarreko dikera iristean dago Orenin uharteko ikuspegirik onena. Urtaroaren arabera, zikoina zuriak, koartzak edo belatz gorriak ikusi ahalko dira. Bizkarraldean, Mendixur izango dugu, eremurik babestuena. Azuara bidean GR38 (Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea) aurkitu eta alde batera utziko dugu. Aurrerago, zubi interesgarri bat dago.
Azua eta Langara Ganboa. Memoria
Azuan eta Langara Ganboan nekazaritzatik bizi diren zenbait familia gelditzen dira. Urtegi ertzean ikusiko ditugun etxe gutxi horiek dira dagoeneko ikusten ez denaren memoriaren zaindari. Azuak, oraindik ere San Pedro elizaren hondakinak dituenak, errota bat eta eskola izan zituen garai batean. Langaran zenbait baseliza egon ziren, horietako hiru ur urdinen azpian orain.
Ibilbidea
- Garaio Parke Probintzialaren sarrera nagusian dagoen aparkalekutik, hartu seinaleztatuta dagoen bidexka eta jarraitu ibilbideari egurrezko igarobide txiki bat zeharkatuta.
- Eremu honi Uribarri-Ganboako Urtegiko Adarren Hezegunea esaten diote eta Nazioarteko Garrantzizko Hezeguneen Ramsar Zerrendandago sartuta.
- Bidexkak pasabide luze bateraino eramango zaitu. Zeharkatu 300 metro horiek eta segi aurrera bide horretatik.
- Hegaztien behatoki txiki batera iritsiko zara. Egin bira ezkerrera eta gurutzatu itxitura legar pista baterantz.
- Igo bide horretatik bidegurutze bat aurkitu arte. Hartu eskuineko bidea. Ezkerrerantz jarraitzen baduzu, Mendixur Parke Ornitologikora helduko zara (500 bat metrora).
- Ibilbidea behera doa egurrezko igarobide txiki bateraino. Mendixur parkea eta Uribarri-Ganboako urtegia banantzen dituen presa baten gainetik igaroko zara.
- Urizarreko kaleak ibiliko dituzu, gaur egun partzelen arteko bideak direnak. Bidegurutzean, hartu eskuineko bidea. 2. bidegurutze bat aurkituko duzu. Hartu berriz ereeskuinetara eta jarraitu 100 bat metroz asfaltozkozati batetik.
- Segi egurrezko baliza batekin seinaleztatutako bideari eta urtegi ertzera eramango zaitu.
- Zeharkatu itxitura, ura aurrean duzula, eta egin bira ezkerretara. Ibilbideak urtegi ertzetik jarraitzen du.
- Ezkerraldetik datorren eta ibilbidearekin bat egiten duen bide bat ikusiko duzu*. Utzi alde batera eta segi zuzen.
- *Puntu honetatik oso hurbil doa• • • GR-38 • • •
- Urtegiko bihurgunea. Jarraitu ertzetik hurbilen doan bidexkatik, eskuinaldetik.
- Azuako herrira iritsiko zara. Segi zuzen, udalerria zure ezkerretara utzita.
- Bidegurutzea. Segi zuzen, utzi Azuako pasabidea zure eskuinera eta gozatu ikuspegiaz: bazkatzen ari diren abereak, uraren islak…
- Jarraitu bidetik eta Langara Ganboara iritsiko zara. Ibilbidearen amaiera.
URAREN IBILBIDE BERDEETAN IBILTZEAK SARIA DAKAR
Egiozu zeure buruari argazki bat eta bidali argazkia hona
Eta bi pertsonentzako Guardian asteburua emateko egonaldiaren irabazlea MARIA ISABEL ANGULO ORTIZ DE ZARATE izan da, zorionak!