Uribarri-ganboa. Bigarren zatia. Landatik garaio parkera
Informazioa
Ibilaldi luzea barneko kostaldetik.
Zeinek ez du haurtzaroko udetako pasadizoren bat gogoratzen urtegi ertzean? Landa eta Garaio lotzen dituen ibilbide honek alderdi ludikoa, Euskadiko bandera urdineko hondartza bakarrak eta ingurumen alderdia uztartzen ditu. Uraz eta paisaiaz gozatuko duzu, betiere Elgeako mendizerraren edertasunaren babesean.
Ez galdu!
Bandera urdineko hareatzak Landa eta Garaio
150.000 bainulari hurbiltzen dira urtero, udan, Landa eta Garaioko hiru hondartzetara, aurten bandera urdina lortu duten Euskadiko bakarrak. Piknik eremuak dituzte, haurren parkeak, komunak, aparkalekuak eta mugikortasun urriko pertsonentzako maldak. Bainu denboralditik kanpo, ur garden hauek oso inguru lasaia izaten dira.
Natura Elgeako magalean. Arabako paisaia
Landatik Garaiora doan ibilbidean zehar ezkerrera begiratuz gero, Elgeako mendizerra ikusiko dugu, gailurrez, tumuluz eta iruinarriz zipriztindutako bidea, Aizkorri-Aratz parke naturalera garamatzana. Goiko partean, baserriak, latxak eta hariztiak, pinudiak, gaztainondoak eta ameztiak ikusiko ditugu; behean, eskuinalderantz, berriz, ur bazterreko landaredia, ahateak, murgilak eta koartzak.
Pasabideak eta behatokiak. Natura 2000 Sara
Urtegiko ibilbideen zati hau luzea da. Oinez egiteko aurretiazko plangintza bat beharko da. Bestela, nahi dugun tokiraino iritsi eta buelta emateko aukera izango dugu beti. Edo urrutitik miresteko aukera. Garaion, urtegiko adar baten gainetik igarotzen den pasabidea, Otxandako behatokiko ikuspegia eta San Esteban eliza zaharra aurkituko ditugu.
Ibilbidea
- Landako aparkalekuan, jo hegoalderantz, egurrezko pasabide txiki baten gainetik. Errepidearen eskuinaldean dagoen pinudia zeharkatuko duzu eta Landako Parke Probintzialean sartuko zara belarrarekin desagertuz joango den bidexkatik.
- Landako hondartzak zeharkatuko dituzu balizatutako bideari jarraituz. 200 metrora, aisialdirako, bainurako eta jolasteko eremu bat aurkituko duzu.
- Segi aurrera puntu honetan berriz ere partzelen arteko pista bihurtzen den bidetik, urtegiko urak eskuinaldean eta Elgeako mendizerra ezkerraldean dituzula.
- Ibilbideko zati honetan Marietarantz doazen bidegurutzeetako bat aurkituko duzu. Udalerri eder hori bisitatu nahi baduzu salbu, utzi bidea zure ezkerretara eta jarraitu zuzen.
- Ahalegin bat egiteko ordua da. Maldan gora txiki bati ekingo diozu. Animo! 300 bat metro dira bakarrik.
- Puntu honetan, bidea legar pista bihurtuko da. Utzi pista alde batera eta hartu bidexka paraleloa, itxituratik eskuinaldera.
- Bidegurutze seinaleztatua (Marietara beste sarrera bat). Hartu legar pista eskuinalderantz eta, metro gutxiren buruan, Azuako pasabidea ikusiko duzu.
- Azuako pasabidean zaude orain. Jarraitu zuzen pasabidearen azpitik.
- Zadorra ibaiko pasabidera iritsiko zara. Zoaz pasabide gainetik eta bidebanatze bat aurkituko duzu. Jo ezkerretara, Otxandako behatokirantz.
URAREN IBILBIDE BERDEETAN IBILTZEAK SARIA DAKAR
Egiozu zeure buruari argazki bat eta bidali argazkia hona
Eta bi pertsonentzako Guardian asteburua emateko egonaldiaren irabazlea MARIA ISABEL ANGULO ORTIZ DE ZARATE izan da, zorionak!