Mendixur parke ornitologikoa
Informazioa
“Birding”-ean aritzeko toki pribilegiatua.
Turismo ornitologikoak gero eta zale gehiago ditu eta Arabak toki ezin hobeak ditu hegaztiak behatzeko. Onenetako bat Mendixurren dago. Urtegiko adarrak Natura 2000 Sare barruan daude eta Ramsar hezeguneak dira.
Ez galdu!
Nazioarteko oihartzuna. Argazkia egiteko moduko txokoa.
Txilinporten gorteatzearen argazkirik onenetako zenbait Kaskabeltzak edo Urpekariak behatokietatik eginak dira. Mendixurrek nazioarteko ospea dauka Euskadiko hegazti urtarren hazkuntza eremu nagusia izateagatik. Benetako ikuskizuna da urte osoan zehar.
Basabizitzaz betetako 70 hektarea. Bisita gidatuekin.
Murgilak, kopetazuriak, koartza hauskarak, miru beltzak, belatz gorriak, larre buztanikarak, hegaberak, kurriloak, igebelarrak… Parkeak bankuak eta panelak eskaintzen dituzten behatokiak ditu eta Aldundiak doako bisita gidatuak antolatzen ditu euskaraz eta gaztelaniaz. Eraman zure prismatikoak momentu magikoez gozatzeko.
URAREN IBILBIDE BERDEETAN IBILTZEAK SARIA DAKAR
Egiozu zeure buruari argazki bat eta bidali argazkia hona
Eta bi pertsonentzako Guardian asteburua emateko egonaldiaren irabazlea MARIA ISABEL ANGULO ORTIZ DE ZARATE izan da, zorionak!