Gesaltza Añanatik Arreo-Caicedo Yusoko aintzirara

Informazioa
Euskadiko laku natural bakarra.
Kondairak dioenez, Ama Birjinak eremua urpean utzi zuen bentari zeken bat zigortzeko, eta biologiak zein kulturak egiaztatzen dute Gesaltza Añanako iturburuak, larrainek eta Caicedo Yuso biotopoak interes geologiko handiko multzoa osatzen dutela, baso, ermita eta aztarnategiekin, baita GR-1 ibilbidearekin eta La Uñatik ikus daitekeen panoramika ederrarekin ere.
Ez galdu
Gizadiaren Ondarea. Gatz Harana
Benetan aitzakia bat behar al duzu erromatarren garaitik kontserbatutako leku paregabe hau, larrain zurien multzo hau, bisitatzeko? Luzatu hankak eta egizu ordu pare bateko ibilbidea: horrela, hobeto ulertuko duzu diapiro bat, hau da, itsaso lehor batetik gatza sortzea eragiten duen fenomeno geologikoa zer den. Aintzirara jo behar duzu, gatz tximinien gainean sortzen baita.
Espainian parekorik ez daukan biotopoa. Rámsar sarea
Erkametzek, arteek eta pinuek inguratzen dute espezie inbaditzaileetatik libratu den Euskadiko laku natural bakarra; bertan tenkak eta eskinosoak bizi dira, eta zingira mirotzek, martin arrantzaleek eta beste ur hegazti ikusgarri askok bertan hartzen dute atseden. W-zuria tximeleta ederra bertan bizi da, zumar artean.
Erdi Aroko herrixka eta mendi bat Begiratokiak
Aintziraren eta larrainen arteko ibilbidea eginez aire puruz beteko zaizkizu birikak, hankak entrenatuko dituzu eta naturaz gozatuko duzu, baina pizgarri gehiago ere badira. Duela mila urteko Lagos herrixkaren aztarnak daude. Eta, animatzen diren horientzat, La Uña Haitzera igotzea erraza da eta handik ikusten dena, berriz, zirraragarria.
Ibilbidea
GESALTZA AÑANATIK CAICEDO YUSO ETA ARREOKO LAKURA ETA UÑA HAITZERA IBILBIDEA
-
GESALTZA AÑANA.Ibilbidea Gesaltza
Añanako aparkalekuan hasten da, eta
gatz-larrainak inguratzen ditu haranaren
hondorantz doan pista eroso baten bidez,
GR 1 Bidezidor Historikoarekin batera.
- Ezkerreko bidezidor batetik desbideratzen gara eta GR 1 ibilbidea alde batean uzten dugu.
- Bideak Villambrosako errepideraino eramaten gaitu. Hau zeharkatu ondoren GR 1ekin egiten dugu bat berriro eta puntu honetan hasiko gara lakuari bira ematen. Errepidean bukatuko duen bidezidor batetik inguratuko dugu lakua, GR 1 atzean utziz.
- Errepidearen trazadurari jarraitzen diogu metro batzuk, baina basoan sartzen den bide batetik desbideratuko gara berehala. Ezkerralderantz biraketa bortitz bat eginez Uña Haitzerantz bideratuko gara, horixe baita gure ibilbidearen azken jomuga.
CAICEDO YUSO ETA ARREOKO LAKUAREN IBILBIDE ZIRKULARRA
- LAKUKO AMA BIRJINA. Lakuko Andra Mariaren baselizatik abiatzen gara, eta errepidea gurutzatu ondoren pistari jarraitzen diogu ipar-mendebalderantz.
- Berehala bidegurutze batera iritsiko gara eta ezkerrekoa hartuko dugu, GR-1 Bidezidor Historikoaren trazadurari jarraituz. Pista batek berehala eramango gaitu lakura. Seinaleztatuta dagoen bidezidor bati jarraituz hezegune hori inguratzen dugu eta Caicedo Yuso eta Arreo elkartzen dituen errepideraino iritsiko gara.
- Hemendik, errepide-bazterretik joango gara kontu handiz, eta abiapuntura hurbilduko gara.
URAREN IBILBIDE BERDEETAN IBILTZEAK SARIA DAKAR
Egiozu zeure buruari argazki bat eta bidali argazkia hona
Eta bi pertsonentzako Guardian asteburua emateko egonaldiaren irabazlea MARIA ISABEL ANGULO ORTIZ DE ZARATE izan da, zorionak!

