Biasteriko urmael gunea
INFORMAZIOA
Mahastien arteko bizimodu basatia.
Ordu batzuetan, badago Burdin Arora bidaiatzerik, elizpe gotikoa ikusterik, mahastizaintzaz ikasterik, koartzaren hegaldiaz gozatzerik, igarabaren bat begiztatzerik, alga giltzatuak aurkitzerik eta kirola egiterik? Kantabria mendizerra bikainaren zaintzapean, lau urmael dira –Carralogroño, Carravalseca, Prao de la Paúl eta Musco– Arabako Errioxaren bihotzean kokatuta dagoen Ramsar sareko biotopo bakarra osatzen dutenak.
EZ GALDU!
Babestuak eta bakarrak. Natura 2000 Sarea
Urmaelak antzina Biasteriko paisaia nolabaiteko gruyere gazta bihurtzen zuten ehundik gora laminetatik sortu dira.
Bertako lezkadiak ehunka hegaztiren babeslekua dira.
Prismatikoak hartu eta txilinportak, murgilak edo mirotzak bilatu. Zorterik baduzu, baliteke koartzaren bat edo argi-oilarrak ikustea. Behatokia dago.
Mahastien artean. Udazken gorri-horia
Udazkenean, mahastiak kolore gorri-horiz tindatzen dira. Edertasun paregabeko paisaia da. Biasterin bertan miretsi daiteke, baina Bastidan, Kripanen, Bilarren, Eskuernagan edo Eltziegon ere bai. Upategiren bat bisitatu, hiribilduko lurpean zehar ibili eta oinetxeak miretsi.
Burdin Arotik Erdi Arora Historia
K.a. 1200. urtetik K.a. 250. urtera, indar sozial eta ekonomiko handiko herrigunea egon zen Biasterin. La Hoyan, kaleak zein plazak zeuden, eta beste edozein herrixkak baino biztanle gehiago zituen. Oraindik, aztarnak daude urmaeletatik hurbil. Gainera, historiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, dolmenak, urmael zeltiberikoak, Erdi Aroko elizak eta gaztelu-dorreak dituzu eskura.
Ibilbidea
-
Ibilbidea Laguardiako alde zaharra eta
kanpoaldea lotzen dituen igogailuan hasten
da eta GR 120 eta GR 38 ibilbideekin batera
Prao de la Paul urmaelerantz jaisten da,
mahastien artean doan bidetik.
- Urmaelera heldu baino lehen ezkerretara doan bidea hartuko dugu, txabola bat gure eskumara utziz. Urmaela eskumako aldetik inguratzen hasiko gara.
- Zuzen jarraitu A-124 errepidera heldu arte. Ibilbidea laburtu nahi duenak GR 120.2 saihesbidearekin batera ezkerretik jarraitu eta aintzira inguratzeko aukera dauka.
- KONTUZ errepidea gurutzatzerakoan!
- Asfaltozko bidean aurrera egin Carravalsecako urmaelera heldu arte. Ibilbidea laburtu nahi duenak, ezkerretara doan bidea har dezake, Carralogroñoko urmaela inguratzen duena.
- Har ezazu ezkerreko bidea, Carravalsecako urmaela eta GRa atzean utziz. Hemendik aurrera iparralderantz jarraitu.
- KONTUZ errepidea gurutzatzerakoan!
- GR 120.2ak Bilarrerantza jarraitzen duen arren, aintzira inguratzen duen bidetik jarraituko dugu.
- Behin aintzira inguratuta, etorritako bidetik bueltatzea baino ez da geratzen ibilbide zirkularra bukatzeko.
URAREN IBILBIDE BERDEETAN IBILTZEAK SARIA DAKAR
Egiozu zeure buruari argazki bat eta bidali argazkia hona
Eta bi pertsonentzako Guardian asteburua emateko egonaldiaren irabazlea MARIA ISABEL ANGULO ORTIZ DE ZARATE izan da, zorionak!