ZADORRA IBAIA, IBAIONDO ETA GOBEU ARTEAN
Informazioa
Bidaia Burdin Aroan eta irla basoetan barrena
Atxako muinoan dagoeneko ez dago legez kanpoko baratzerik edo isurketarik, eta K.a. III. mendeko herrixka batetik oso gertu dago.
Historian zehar ibilaldia egitea eskaintzen digu, Kaltzazarreko hariztian eta Gobeu, Lopida eta Ihurre herrietako landa paisaian.
L4, Donostia geltokia, 49
L5, Urartea/Alibarra eta Alibarra/Gobeu
Luzera: 5 Km
Gutxi gorabeherako iraupena: Ordubete eta laurden
Bide mota: zorua eta toki mailako errepidea (kontuz autoekin)
Ez galdu!
Koartza hauskara eta kopetazuriak
Badirudi inguru honetan ezarri ziren Burdin Aroko indigenei ibaiko txoko hauxe gustatu zitzaiela, hain justu ere tarteka koartza hauskarek eta kopetazuriek pausatzeko hartzen dutena. Ez ahaztu argazki kamera.
Kaltzazarreko hariztia
Irla basoek mendeetan laborantza zelaien artean iraun dute. Balio ekologiko altua daukate eta aniztasun aberatsa floran eta faunan. Eraztun Berdearen zati bat babesten eta Natura 2000 Sarearen parte izaten laguntzen duten harribitxi txiki horietako bat da Kaltzazarreko hariztia.
Lopida, XIII. mendeko eliza
Ibilbide honek Gobeu, Lopida eta Ihurre herrietatik eta bertako zelaietatik egiten du bidearen erdia. Gasteizko hiru herri txiki dira, eta Arabako landa eremuko irudiari eusten diote, labore etxeekin eta Erdi Aroko elizekin. Lopidako eliza erromaniko berantiarreko obra bat da, baina dorrea XIX. mendekoa da.
Ibilbidea
Ibilbideren tarte bat herriko errepidetik doa; beraz, kontuz ibili behar duzu.
Ibilbidearen hasiera Zadorrako parkearen sarrera da, Zadorra hiribidearen eta Wellingtongo Dukearen kalearen arteko bidegurutzearen biribilgunean, Eraztun Berdearen 7,4 kilometroan.
Biraren puntu berdeetatik jarraituko du ibilbideak; dena dela, eskuinera joateko eta ibairaino jaisteko aukera ere badugu. Modu horretan, ezkerreko ertzean dauden zelai zabaletan goza dezakegu.
Itzuliko gara eta ibilbidea jarraituko dugu; goraldi leuna izango dugu mendixkaren goreneko puntura iritsi arte. Hantxe San Migel ermitaren hondakinak daude eta, aurrerago, Atxako aztarnategi arkeologikoa ikusiko dugu (2).
Bideak behera egingo du eta hiria urrutiago izango dugu. Beste informazio-panel batekin egingo dugu topo, eta Zadorrara begira dagoen begiratokira iritsiko gara; aurrean, Lopida herria dago.
Ibaiondo bizitoki-eremutik igaroko gara Ehari-Gobeuko industriagunera. Bertan aparkaleku handia eta ibilbiderako zenbait sarbide ditugu.
Ibai horren ertzeko ibilbidetik jarraituko dugu, zuhaitzen artean eta tarte bihurgunetsu batetik; egoteko eta parkera sartzeko beste eremu batera iritsiko gara, Gobeun gaude (3).
Eraztunaren Biratik aldenduko gara eta eskuinera joango gara, Lopidarako bidean; Zadorra ibaiaren gaineko zubia igaroko dugu. 200 metrotara, ezkerrean, Kaltzazarreko hariztia ikusiko dugu (4).
Lopidan sartuko gara (5) betiko garbitegitik, herria zehartuko dugu, eta hainbat laborantza-lurretatik Ihurrera joango gara.
Ihurrera iritsitakoan (6), errepidea eskuinera doa, Gasteizera. Zadorra ibaiaren gaineko zubia igaro ondoren, berriz Eraztun Berdearen Biran sartuko gara, eta eskuinera joango gara ibilbidearen hasiera-puntura joateko.
Interesguneak
-
Atxako mendixka
Mendearen hasiera arte, mendixka hiriinguruko eremu andeatu bat zen, zenbait gauza isuri egiten zituztelako eta baratze ilegalak zeudelako. "Zadorra ibaiaren Vitoria-Gasteizko udalerriko ibilbidearen egokitzapen hidrauliko eta ingurumenberriztapenerako Plana"ren bidez suspertu dute. Gaur egun, aisialdirako eremu berde bat da, Ihurreko eta Gobeuko subvine arteko Zadorra parkearen jarraipena da; baita Eraztun Berdearen giltzarrietako bat ere.
-
Atxako aztarnategi arkeologikoa
II. Burdin Aroko herrixka bat izan zen (K.a. IV. eta III. mendeak), eta ondoren kanpamendu militar erromatar baten kokalekua izan zen (K.o. I. mendea).
-
Gobeu
Ondokoak bisita ditzakezu: Gobeuko zubia (birmoldatu badute ere, jatorrizko eraikuntzako arku zorrotzak ditu oraindik, XV. mendekoa), parrokia-eliza (erretaula barrokoa du) eta XVI. Mendeko gurutzadura.
-
Kaltzazarreko hariztia
Gobeuko iparraldean, Zadorra ibaiaren ondoan dagoen harizti txiki bat da. Ekologia-balio handia du, laborantzalurren arteko uharte-baso bat baita, eta landaretza eta fauna aniztasun handiko eremua da. Ibaitik gertu dagoenez, hezetasun handia du, eta horri Ester landare-espezie asko ditu, hala nola, haritzak, astigarrak eta lizarrak, baita zenbait zuhaixka eta liana ere.
Horrez gain, zenbait zume eta makal daude uretatik gertuago. Natura-balore handia duenez, Garantís Komunitarioko Lekutzat (GKL) jo dute Natura 2000 Europar Sarearen barruan. -
Lopida
XIII. mendeko elizak dorre modernoago bat du, XIX. mendekoa. Eliza erromaniko berantiarrekoa da, eta portada lanuda nabarmendu beharko genuke.
-
Ihurre
Parrokia-elizan dagoen zur polikromatuko erretaula nabarmendu beharko genuke. XIV. mendekoa da, eta kalitate handiko ama birjinaren tailua du. XVI. mendeko gurutzadura ere azpimarratzekoa da; Pietatea jaso du.



