Hona hemen Eraztun Berdea zaintzen laguntzeko ingurumeneko hamar gomendio.

Animaliekiko jokabidea.

Basoko animaliek ez dute elikagai osagarririk behar eta ez da komeni jaten ematea. Lagundu ezazu basoko faunaren lasaitasuna mantentzen, eragozpenen aurrean oso sentikorra baita. Behatokietan isiltasunean egon: fauna molestatzea ekidingo duzu, eta hobeto ikusi ahalko dituzu.

Txakurra.

Txakurrarekin joanez gero, eraman beti lotuta eta kontrolatuta; adierazitako inguruetan aske utzi ahalko duzu. Txakurrak erasokorrak izan daitezke basoko faunarekin edo landare gazteei kalte egin ahal diete.

Zaindu landaredia.

Basoko fruituak hartzen badituzu, zeuk kontsumitzeko, kontuan hartu pertsona bakoitzeko bi kg baino ezin direla hartu. Kontuz ibili landareak ez hondatzeko. Ez lorerik batu. Kontuan hartu pertsona askok bisitatzen dugula Eraztun Berdea, eta jokabide hori kaltegarria izan daitekeela zenbait espezierentzat.

Espezie inbaditzaileak.

Espezie exotiko inbaditzaileak lurralde berri batera iritsi eta bertan azkar hedatzen diren espezie exotikoak dira, ekosistemen egitura eta funtzionamendua aldaraziz eta kalte ekologikoak, sozio-ekonomikoak eta osasunekoak eraginez. Gure animalietako batzuk espezie inbaditzaileak dira; saia zaitez ingurune naturalean ez askatzen. Ezin baduzu zeure etxean eduki, eraman ezazu fauna berreskuratzeko zentro batera.

Bizikletaren erabilera zibikoa.

Soilik bideetatik ibili, eta abiadura moderatuan. Pertsona ugari badaude, bila itzazu beste aukera batzuk edo jaitsi bizikletatik.

Aztarnarik gabe.

Jaso itzazu sortutako hondakin guztiak. Parkeetara iristeko sarbideetako edukiontziak beteta badaude, saia zaitez hondakinak etxera edo hiriko edukiontzietara eramaten.

Bizilagunak.

Ibilbide batzuk jarraituz inguruko herrietara gerturatuko zara. Errespeta itzazu bertako bizilagunen ohiturak eta lasaitasuna. Ez sartu lurzati pribatuetan.

Garraio publikoa.

Garraio publikoa Eraztun Berdera iristeko modu on bat da. Garraio publikoaren saretik Eraztun Berdeko parke guztietara irits zaitezke.

Eraztun Berdea denona da.

Eraztun Berdea bioaniztasun handiko espazio bat da; natura hirira gerturatzen du, eta naturarekin kontaktua izatea errazten du. Mota guztietako jarduerak aire zabalean egiteko eta pertsona guztiek gozatzeko leku bikaina ere bada. Elkarlanean aritu behar dugu egoera onean mantendu eta zaintzeko.

Parke multzo bat baino askoz gehiago.

Eraztun Berdeko parkeek izaera propioa daukate. Aisialdirako espazioa izateaz gain, Eraztun Berdeak aukera ematen du Gasteizko Mendiak eta Zadorra ibaia ekologikoki lotzeko; urmaeletan ura biltzen du uholde-arriskua murriztuz; espazio bat du Abetxukon gertuko nekazaritza ekologikoa sustatzeko; mehatxatutako flora zaintzeko betebehar erabakigarria duen lorategi botaniko bat dauka; eta Ataria ere badu, ingurumen hezkuntzarako plataforma garrantzitsua. Gutako bakoitzak, bakoitzak bere neurrian, proiektu hauetan edo beste batzuetan laguntzeko aukera daukagu, elkarrekin gizarte iraunkorragorantz aurrera egin dezagun.