Zadorra Ibaia, Gamarra Nagusitik Abetxukura
Informazioa
Sorpresadun ibilbidea, zelai zabalen artean Ibilbide honek paisaia estreinatu du.
Gamarra Nagusitik ibaia gutxiago hedatzen da, eta ikaragarriagoa dirudi. Duela gutxi kastore bat ikusi zuten bertan. Igarabak, loinak, igebelarrak, ur igel arruntak, sorgin orratzak eta martin arrantzaleak daude bertan, baita herri bat ere, Abetxuku, eta bertako zubi zaharra.
Luzera: 6 Km
Gutxi gorabeherako iraupena: Ordubete eta erdi
Bide mota: bide zorua, espaloia, oinezkoen kalea eta nekazaritza bidea.
Arreta guneak: uholdeak izan ditzaketen zonak.
Ez galdu!
Martin arrantzaleak eta igarabak
Tarte horretan Zadorra ibaia sakonagoa da. Duela urte batzuetatik hainbat lutxo ikusi dira bertan; loinei espazio gutxi uzten dien espezie inbaditzailea da. Baina albiste onak ere badira; ibaiaren inguru horretan barneratzen diren martin arrantzaleak eta igarabak ere badaude.
Sorgin orratz urdina
Izugarri gozatuko duzu odonatu koloretsu hau ihi eta ezpata belar artean hegan egiten ikustean eta inguruko hegazti intsektujaleek zeharka nola begiratzen dioten antzematean.
Urretxoriak zubi zaharrean
Ibilbideak Abetxukuko zubi zaharra zeharkatzen du eta auzoko hiri baratzeak inguratzen ditu. San Migel eliza ikus dezakegu edo bidean aurrera egin dezakegu herriaren atzetik, laborantza zelaien artean. Eraman prismatikoak, baliteke urretxoriak ikustea.
IBILBIDEA
Zadorra hiribidean abiatuko dugu, Gamarra Nagusiko zubiaren inguruan.
Informazio panelak kokatzen lagunduko digu, eta Zabalganarantz joateko hartu beharreko norabidea adieraziko digu.
Zadorra ibaiarekiko (1) paraleloan dagoen ibilguaren eta hirigunea uholdeetatik babesteko sortu den lur babesaren arteko bidea hartuko dugu.
Abetxuku parera iritsiko gara, eta ibaia jarraituz Abetxukuko zubi zaharrera iritsiko gara.
Zubi zahar eta berriaren azpitik igaro ondoren (ia batera), plaza txiki batera iritsiko gara; azalpen zutoin gehiago aurkituko ditugu bertan. Eraztun Berdearen Birarekin jarraituko dugu.
Ibaiaren parean paseatuko gara. Bideak Zadorra hiribidearen parean jarraitzen du, modu paraleloan. Ibaiaren eskuinaldean Urarteko baratzeak ikusiko ditugu (2).
Bilborantz doan autobideko zubira iritsi aurretik eskuinera doan desbideratzea hartuko dugu, eta Biratik urrunduko gara. Zadorra gaineko zubia zeharkatuko dugu, Abetxuku herrirantz (3).
Herrira iritsi aurretik geldialdi bat egin dezakegu Urarteko baratzeak bisitatzeko, eskuinaldean.
Gure ibilbideari berrekingo diogu eta Abetxukuko herrigunea inguratuko dugu; San Migel eliza bisitatzea merezi du, eta nekazaritza bide bat hartuko dugu ekialderantz; zuzenean Gamarra Nagusira eramango gaitu (4).
Bastobi kaletik sartuko gara Gamarra Nagusian; herria zeharkatu eta zubia gurutzatuko dugu; hala, abiapuntura iritsiko gara.
Interesguneak
-
Zadorra ibaia eta inguruak
Duela gutxi uholdeetarako ibilgu bat sortu da Zadorra ibaiko tarte horretan. Gorago, Eskalmendi eta Gamarra artean eraikitakoari jarraipena ematen dio.
Jarduketa horren barruan, Zadorraren ezkerraldean uholdeetarako ibilgua sortu da, ibaiaren isurbidea handitzeko.
Horrez gain, Zadorra hiribidearekiko paraleloan babes egitura bat eraiki da. Horri esker, alde batetik, ezohiko uholdeetako ura industria gunera iristea saihestuko da eta, beste aldetik, inguru berdea alboko kaleko zarata eta trafikotik isolatuko da.
Zadorra ibaiak eta uholdeetarako ibilguak ibai uhartea sortu dute, arboladiekin; besteak beste, ezkiak, makalak, sahatsak eta bestelako hostotsuak daude bertan.
Eskuinaldean laborantza zelaiak ibilgura arte iristen dira. -
Urarteko baratzeak, Abetxukun
Espazio zabala Zadorra ibaiaren alboan, baratzezaintza ekologikoan erabiltzeko. Ekipamendu honetan pertsona eta talde ugari batzen dira baratzezaintza ekologikoa aplikatzen ikasi eta horrekin gozatzeko.
Leku irekia da hiritarrentzat, naturarekin kontaktuan egotean tarte atsegin batez gozatzeko.
-
Abetxukuko herrigunea
San Migel eliza estilo erromanikokoa da, eta barruan herri mailan debozio handia eragin duen irudi bat dauka, Abetxukuko Jesukristoren irudia, Trespondeko Santa Katalina Monasteriotik ekarritakoa.
Bidenabar, nabarmendu behar dira XVI. eta XVII. mendeetako bi jauregi, Zadorra ibaiaren gaineko XVIII. mendeko zubia eta XVII. mendeko gurutzea.
-
Gamarra Nagusiko herrigunea
Nabarmendu behar dira XVIII. mendeko parrokia tenpluak, 1661an eraikitako zortzi arkuko harrizko zubia, gurutzea eta Gamarratarren jauregia, XVII. mendekoa.




