Errekaleor ibaia eta Las Neveras muinoa
Informazioa
Talaia paregabea Errekaleor eta Lautadako zelaien artean
Monte do Gozo mendiaren hemengo bertsioa da, erromesak pozez betetzen dituena Santiago jada ikusten dutelako. Igo zaitez Las Neveras muinora, Done Jakue bidetik Gasteizera iristeko bideetako bat, eta goza ezazu talaia horretan, hiria, Errekaleor ibaia eta Lautadako paisaia bistaratuz.
L10, Antonio Amat Maiz, 5 geltokia
L10, Venta de la Estrella/Errekaleor geltokia
Luzera: 4 Km
Gutxi gorabeherako iraupena: Ordubete
Bide mota: bide zorua, espaloia eta hiriko
pasealekua.
Egokia da haurren kotxeak eramateko.
Ez galdu!
Salburuatik Zubigaraira
Ibilbidean Errekaleor, Salburua zati bat eta Zubigaraia zeharkatuko ditugu. Azken tarte horretan jende ugari ibiltzen da Vasco Navarro trenbidearen Bide Berdea ere hortik hasten delako. Oraindik geraleku zahar baten paretak daude bertan; siloak ikusiko dituzu eta harrizko zubiaren azpitik igaroko zara.
Termetatik elurtegietara
Elurra putzuetan biltegiratu eta udan izotz gisa saltzen zen garaia zela medio jaso zuen Las Neveras muinoak izen hori. Ez zegoen hozkailurik, ezta Erromatar Inperioaren garaian ere ez. Handik gertu dagoen Arkaia herrian badira duela 18.000 urte baino gehiagotik mantentzen diren termak. Bidaiatu zure iraganera.
Errekaleor ibaia
Ingurumen balio handiena duten Gasteizko bi txoko lotzen dituen konektore ekologikoetako bat erreka hau da, hain zuzen ere Gasteizko Mendiak eta Salburuako hezeguneak lotzen dituelako. Uhalde enararen habitata da; espezie mehatxatua da. Ibilbide honetan trazadura horretaz gozatzea plazer itzela da.
Ibilbidea
Zubigarai kalean hasiko gara, Eraztun
Berdearen 24. kilometrotik gertu, Olarizu
eta Salburua artean
Eraztun Berdearen Biraren seinaleei jarraituko diegu eta A-2130 errepidea zeharkatuko dugu. Ondoren Errekaleor errekaren ondoan dagoen bidexka estu batetik jarraituko dugu; ezkerrean Vasco- Navarro trenbidearen geltoki zaharra eta dagoeneko erabiltzen ez den siloa ikusiko ditugu. Berehala bidea bitan banatuko da; eskuineko bidea hartuko dugu, Oreitiasoloko industrialdea inguratzen duena. Eskuinean, gainerako bistak estaltzen, Errekaleor erreka 1 eta Las Neveras muinoa 4 , ikusiko ditugu.
Ibilbideak Errekaleor kalea zeharkatuko du, eta zenbait metroz eremu berde batetik jarraituko du, Izarbenta kalera iritsi arte. Kalera iritsi baino lehen, eskuinerantz desbideratuko da eta Eraztun Berdearen Biratik aldenduko da; ibaira hurbilduko da Guillermo Elio Molinuevoko biribilgunearekin bat egiten duen arte. Puntu horretan Errekaleor erreka zeharkatuko dugu.
Biribilgunetik jarraituko dugu eta eskuinean Amat Maiz kalea utziko dugu. Ibilbidea hiri-bide batetik jarraituko dugu, eremu berde zabal batetik joango gara, Errekaleor errekaren eskuineko ertzarekin paraleloan.
Haurrentzako jolas-eremu bat igaro ondoren, bidegurutzean eskuinetik jarraituko dugu; Las Neveras muinora doa bide horrek. Egurrezko barandak dituen bide batetik gora egingo dugu; ondoren eskaileren tarte bat igo beharko dugu (arrapala ere badu), eta muinoren goialdera iritsiko gara. Hiriaren hegoaldean zabaltzen den landa-eremuaren bista ederrak ikus ditzakegu handik.
Arkaiara 3 joan gaitezke Donejakue bidearekin 2 , bat datorren bidexka batetik joanez gero, eta zenbait gauza erakargarri ikus ditzakegu.
Gure bidea jarraituko dugu, hots, Las Neveras muinoa 4 zeharkatuko dugu hegoalderantz joanez, eta hasierako puntura iritsiko gara.
INTERESGUNEAK
-
Errekaleor erreka
Udalerriko ingurumen-balio handiena duten bi eremuen arteko lotura ekologiko nagusia da Errekaleor erreka: Gasteizko mendiak eta Salburuko hezeguneak. Horrez gain, ondoko bi espezie mehatxatuen habitata da: europar bisoia eta uhalde-enara. Hiriaren ekialdeko urbanizatze-lanen ondorioak jasan dituenez, egun ibaiertzak suspertzen ari dira.
-
Arabar Donejakue bidea
Donejakue bidea Gipuzkoatik sartzen da Araban, San Adrian tuneletik, alegia. Ondoren Agurainetik doa, Gasteizera iristen da eta hegoaldetik jarraitzen du; Argantzunetik igarotzen da, eta ondoren Arabako lurraldetik irteten da Gatzaga Buradonetik edo Rivabellosatik.
Donejakue bidearen arabar tarteak zenbait garai arrakastatsu izan ditu historian buruan. Garai horiek lotuta daude musulmanen mehatxuaren aurreko segurtasunarekin, erregeek merkataritzaarrazoiak zirela-eta euren artean zituzten borrokekin, edo ferra-bide gisa (zaldientzako bidea) erabiltzearekin. -
Arkaia
Mendeen buruan bi bide garrantzitsu igaro dira herritik: probintzian zehar Santiagora doan bidea eta, askoz lehenago, Burdeos eta Astorga arteko galtzada erromatarra.
Erromatar garaiaren lekuko dira bainuetxe erromatarren aztarnak; bisita ditzakezue. Bainuetxe horiek zerikusia dute desagertutako “Suestatio” luxuzko etxearekin. Halako etxeak Erromatar Inperioko bide nagusietan egiten zituzten bidaiariek horietan atseden har zezaten. -
Las Neveras muinoa
Talaia natural bat da, eta hiriaren panoramika zabalak eskaintzen ditu, baita udalerriaren hegoaldean dagoen landa- eta natura-eremuaren panoramikak ere. Kultura-esanahi garrantzitsua ere badu, zenbait bide historikoetatik (Donejakuerena, esaterako) Gasteizera sartzeko puntua baita.
Muino horretan, neguan, elurra zenbait putzutan biltzen zuten, eta udan izotza saltzen zuten hirian. Jarduera hori oso ohikoa zen industria-hotza ezaguna ez zen edo zabalduta ez zegoen garaian.