Informazioa
Hegaztiek eta ornitologiazaleek gustukoen duten urmaela.
Arkauti Natura 2000 SAREAREN parte diren hezegune hauek osatzen dituzten lau urmaeletako handiena da. Betoñu, Durantzarra eta Larregana bere ahizpa txikiak dira. Prismatikoak hartu eta hegaztiak zein oreinak behatu.
L3, geltokia: Zurbanoko Ataria / Biosfera.
Luzera: 4 km
Gutxi gorabeherako iraupena: 60 minutu
Bide-mota: bide finkatua
Haur-kotxeentzat egokia den ibilbidea.
Ez galdu!
Ikusten duzuna interpretatu.
Ataria, Hezeguneetako Interpretazio Zentroa, parke hau ezagutzeko ibilbide paregabearen abiapuntu ona edo amaiera bikaina da. Jarduerak, hitzaldiak, erakusketak eta herritarren zientziarako tailerrak antolatzen ditu, bizikide ditugun faunari eta florari buruz gehiago jakiteko.
Oreinen araldia
Irailean eta urrian, badago araldiaren edo udazkeneko marrualdiaren ikuskizun zoragarriaz gozatzerik. Bertan, arrak borrokatu egiten dira, ahalik eta eme gehien erakarri ahal izateko.
Las Zumas eta Los Fresnos
Uretako hegaztiei buruz gehiago jakiteko asmoz modu estrategikoan kokatuta dauden bi behatoki dira. Arreta jarri eta hauxe ikusi ahal izango duzu: mirotzak, mokozabalak, koartzak, kopetazuriak... Zailago ikusten diren arren, espezie mehatxatuak ere bizi dira hemen; esate baterako, bisoi europarra, baso-igel jauzkaria edo apoarmatu korrontezalea.
Ibilbidea
Arkautiko urmaela inguratzen du ibilbideak. Ataria Interpretazio Zentroan hasiko gara.
Atariaren aurrean, Eraztun Berdearen Bira adierazten duen bidea hartuko dugu, Zadorra ibaiaren noranzkoan. Vital Kutxaren eraikinaren parean, Biratik aldenduko gara eta eskuinerantz joango gara. Eurite handiak diren garaian, bide hori moztuta egon daiteke.
Hurrengo bidegurutzean eskuineko bidea hartuko dugu, hegoaldera doana, San Tomás ibaiaren ubidearen parean jarraituko dugu. Pixka bat aurrerago joanez, ezkerrerako desbiderapen batek "Las Zumas" hegaztien behatokira eramango gaitu.
Gure bidea hartuko dugu berriro. Ezkerrean Arkautiko hariztia eta oreinek bazkatzeko larre zabala ikusiko ditugu.
Zurezko zubi txiki baten bidez Betoñuko urmaelaren pasealekura eramango gaituen eskuineko bidegurutzea atzean utziko dugu.
Beste eskuineko desbiderapen bat igaro ondoren (Elorriagara doa), mahaien eta iturriaren eremura iritsiko gara, eta hantxe atseden hartzeko aukera izango dugu.
Zertxobait aurrera joanez, parkerako informazio-gune zaharrean, ezkerrerako bidea hartuko dugu; hortik jarraituz gero "Los Fresnos" behatokira iritsiko gara.
Berriz bidera itzuliko gara. Mendebalderako eta iparralderako eta aintziraren eta bidearen artean dauden larre heze zabaletarako bistak izango ditugu aurrean. Larre horietan oreinek eroso-eroso bazkatzen dira.
Arkautiko aintzira inguratzen jarraituko dugu eta Errekabarri errekara hurbilduko gara; horren ondotik jarraituko dugu tarte bat.
Ibilbidea amaitzeko, Larregana aintzira zeharkatuko dugu zurezko pasagune batzuen bidez, eta hasierako lekura iritsiko gara.
Interesguneak
-
Arkautiko urmaela
Antzinako hezeguneak suspertuta, Arkautiko urmaela Salburuko aintzirataldeko handiena da. Arkautikoak, Betoñukoak, Durantzarrekoak eta Larreganekoak osatzen duten aipatutako aintzira-taldea. Ur asko duten garaian, guztira 66 hektareako ur-xafla osatzen dute, parkearen azalera osoaren herena gutxi gorabehera.
-
"Las Zumas" eta "Los Fresnos" ornitologia-behatokiak
Estrategikoki kokatutako bi behatoki horien bidez, jendeak ur-hegaztiak ikus ditzakete, leku horretako protagonistak baitira. Salburua leku ezin hobea dugu ur-hegaztiak ikusteko. Ur-hegaztian populazioak oso bestelakoak dira urtaroaren arabera, animalia migratzaileak direlako. Gure geografia-esparruan espezie bitxiak ikus ditzakegu, horietako batzuk desagertzeko arriskuan daude.
-
Arkautiko basoa
Eremu horretan garai batean ziren harizti-masetatik, Arkautiko iparraldeko uharte-basoa baino ez da gelditzen; "el Montecito" izenaz ezagutzen da leku hori. Txikia bada ere, baso-masa horretan hariztietako berezko landare asko daude, eta oso espezie arraro batzuk ere badira. Zuhaitz zaharrak zenbait ugaztunentzako babeslekuak dira, esaterako, katajinetarentzat.
-
Belardi hezeak
Aintziren inguruan ureztatu ahal diren eremuetan ur-maila etengabe aldatzen da, eta hantxe malba zuriko zelaiak eta ihitokiak ditugu; gure eremuan halako landaretza-komunitateak gero eta gutxiago dira. Horien hazkundea kontrolatzeko eta landareek aintzirak inbaditu ez ditzaten, orein-talde bat sartu da, eta oso erakargarriak dira bisitarientzat. Hesi baten bidez inguratu da Arkautiko aintzira, oreinek alde egin ez dezaten. Hesi horren bidez, gainera, harrapari desegokiengandik babestu dituzte oreinak.
-
Larreganeko aintzira
Salburuko aintzira-sistematik, Larreganeko aintzira (iparralderago dago) eta Arkautikoa lehortu zituzten lehengo. 1857an eraikitako "baltsaren kanala" erabili zuten drainatzeko, eta Dulantzi ibaira eramaten zuten bertako ura. Baltsaren kanalean ixteko dike bat eraiki zuten 1998an, eta horri esker aintzira biak lehengoratzen hasi ziren.



