ZABALBURU - ABUSU

Informazioa

Zabalburutik eta Harrobi Plazatik laster uzten da atzean hiriko zalaparta. Arnotegiko bidezidorren isiltasuna eta Bolintxuko presa ikusita, zaila egiten da sinestea hiria horren hurbil dagoela.

Nola iritsi

L 58, Autonomia 1 eta Cortes kalean 23.

Alde Zaharra geltokian

Luzera: 8,3 Km
Denbora, gutxi gorabehera: 3 ordu
Altitudea: 4226 metro

Ez galdu

Ibai-bazterreko basoa

Hirigunea utzi ondoren, ibilbideak hainbat habitat zeharkatzen ditu. Habitat horietatik ibai-bazterreko basoa da bereizgarriena, bertan dauden espezieen aniztasunagatik, horien artean sahatsa eta haltza.

Fauna berezia

Bolintxu haranean hainbat espezie bizi dira, kontserbatzeko kontuan hartu beharrekoak. Horien artean daude arrabio arrunta, baso-igel iberiarra, Eskulapioren sugea, Hegoaldeko suge leuna, Iparraldeko suge leuna eta Kantauriar sugegorria.

Egin bat Eraztun Berdearen enbaxadoreen komunitatearekin!

Harro egoteko moduko ingurumen harribitxia daukagu.
Zaindu dezagun gure hiriko birika berdea!
Parte hartzea oso erraza da!
Egin ezazu argazki bat Eraztuneko zure leku gogokoenean eta bidal iezaguzu. Loreak etxean zaintzeko kit bat oparituko dizugu.*
Eta, gainera, paseoko bi bizikleten zozketan sartuko zara.
* Lore kitaren oparia lehenengo 1.000 parte hartzaileentzat.