Hona hemen Eraztun Berdea zaintzen laguntzeko ingurumeneko hamar gomendio.

Animaliekiko jokabidea.

Basoko animaliek ez dute elikagai osagarririk behar eta ez da komeni jaten ematea. Lagundu ezazu basoko faunaren lasaitasuna mantentzen, oso sentikorra baita eragozpenekiko. Saiatu fauna ez eragozten, eta hobeto ikusi ahal izango duzu.

Txakurra.

Txakurrarekin bazoaz, eraman ezazu beti lotuta eta kontrolpean; adierazitako inguruetan aske utzi ahal izango duzu. Txakurrak erasokorrak izan daitezke basoko faunarekin, edo landare gazteei kalte egin diezaiekete.

Zaindu landaredia.

Basoko fruituak hartzen badituzu zuk zeuk kontsumitzeko, izan ezazu kontuan 2 kg bakarrik har daitezkeela pertsona bakoitzeko. Kontuz ibili landareak ez hondatzeko. Saiatu lorerik ez hartzen. Gogoratu Eraztun Berdea pertsona askok bisitatzen dugula eta jokabide hori zenbait espezierentzat kaltegarria izan daitekeela.

Espezie inbaditzaileak.

Espezie exotiko inbaditzaileak lurralde berri batera iritsi eta bertan azkar hedatzen diren espezie exotikoak dira, ekosistemen egitura eta funtzionamendua aldaraziz eta kalte ekologikoak, sozioekonomikoak eta osasunekoak eraginez. Gure maskota batzuk espezie inbaditzaileak dira; saia zaitez ingurune naturalean ez askatzen. Ezin baduzu etxean eduki, eraman ezazu fauna berreskuratzeko zentro batera.

Bizikletaren erabilera zibikoa.

Ibil zaitez bideetatik bakarrik, eta abiadura motelean. Pertsona asko daudenean, bila itzazu beste aukera batzuk edo jaitsi bizikletatik.

Aztarnarik gabe.

Jaso itzazu sortutako hondakin guztiak. Parkeetara iristeko sarbideetako edukiontziak beteta badaude, saia zaitez hondakinak etxera edo hiriko edukiontzietara eramaten.

Bizilagunak.

Ibilbide batzuek inguruko herrietara gerturatuko zaituzte. Errespeta itzazu bertako bizilagunen ohiturak eta lasaitasuna. Ez sartu lurzati pribatuetan.

Garraio publikoa.

Garraio publikoa Eraztun Berdera iristeko modu egokia da. Garraio publikoaren saretik Eraztun Berdeko parke guztietara irits zaitezke.

Eraztun Berdea denona da.

Eraztun Berdea bioaniztasun handiko lekua da; natura hirira gerturatzen du, eta naturarekiko kontaktua errazten du. Era berean, leku ezin hobea da mota guztietako jarduerak aire zabalean egiteko eta pertsona guztien gozamenerako. Denon artean, egoera onean mantentzen eta zaintzen saiatu behar dugu.

Parke multzo bat baino askoz gehiago.

Eraztun Berdeko parkeek izaera propioa dute. Aisialdirako leku bat izateaz gain, Eraztun Berdeak Bilboko mendiak ekologikoki lotu eta hiriko birika gisa jarduten du. Pertsona bakoitzak, bakoitzak bere neurrian, ingurunea errespetatzen eta babesten lagundu behar du, gizarte jasangarriago baterantz aurrera egin ahal izateko.