OTXARKOAGA - AVRIL MENDIA
Informazioa
Europa parkeko zuhaitzen kolore berdea Avril mendia inguratzen duten baso bareen aurrerapena baino ez da. Bide anitzeko sare baten bidez, bisitaria naturan murgil daiteke une batez, gogor samarra den ibilbide zirkularra jarraituz.
L 13, 30 y 38 Artalandioko geltokian 3. L 34 eta 43 en Ornilla / Artalandio
L 3, Otxarkoaga edo Txurdinaga.
Luzera: 7 Km
Denbora, gutxi gorabehera: 4 ordu
Altitudea: 386 metro
Ez galdu!
Baso azidofiloa
Quercus ugari, landare hostotsuz osatutako baso natural eta gazteak eta basoko landareak ditu. Zuhaitzik gabeko eremuak ere daude, mozteko belardiak, artzaintzarako ez direnak eta iralekuak. Artxanda mendiaren hegalean harizti ugari daude, Salix atrocinerea zuhaitzekin batera.Quercus ugari, landare hostotsuz osatutako baso natural eta gazteak eta basoko landareak ditu. Zuhaitzik gabeko eremuak ere daude, mozteko belardiak, artzaintzarako ez direnak eta iralekuak. Artxanda mendiaren hegalean harizti ugari daude, Salix atrocinerea zuhaitzekin batera.
Burdinazko gerrikoa
80 kilometrotik gorako fortifikazio hau Gerra Zibilean eraiki zen, 1936. urtean, Bilbo eta bere ingurua babesteko. Artxandako funikularraren irteeran dagoen panel batean ageri dira “Memoriaren ibilbideak”. Avril mendian lubaki horietako baten zati bat berreraiki da.
Hirumugarrietako estazio megalitikoa
Tokian bertan dauden paneletan ageri da Bilboko historiaurrearen aztarna garbia den dolmen eta tumulu multzoaren inguruko informazioa. Eusko Jaurlaritzak kultura-ondasun izendatu zuen 1994. Urtean.
Egin bat Eraztun Berdearen enbaxadoreen komunitatearekin!
Harro egoteko moduko ingurumen harribitxia daukagu.
Zaindu dezagun gure hiriko birika berdea!
Parte hartzea oso erraza da!
Egin ezazu argazki bat Eraztuneko zure leku gogokoenean eta bidal iezaguzu.
Loreak etxean zaintzeko kit bat oparituko dizugu.*
Eta, gainera, paseoko bi bizikleten zozketan sartuko zara.
* Lore kitaren oparia lehenengo 1.000 parte hartzaileentzat.