ERREKALDE ARRAIZ

Informazioa

Pagasarriren begiradapean Arraiz altxatzen da, gailur apalagoa, beste ibilbide batzuekin konektatzeko edo Kastrexana eta Alonsotegi aldera igarotzeko aproposa. Ibilbidearen amaiera motza da, baina oso aldapatsua, eta aisiarako eremu zabal eta zaindu batean amaitzen da.

Nola iritsi

Irteera: Eskurtze parkea edo Zabalburu parkea.

Iritsiera: Eskurtze parkea.

Errekaldera doazen 72/76 lineak eta Peñascalera doan 77. linea.

Luzera: 9,4 Km
Denbora, gutxi gorabehera: 4 ordu
Altitudea: 347 metro

Ez galdu

Artelatz paregabeak

Artelatza hosto iraunkorreko zuhaitza da eta 25 metroko altuera izan dezake. Azal lodia du, eta kortxoa ateratzeko aprobetxatzen da. Bizkaian, honako leku hauetan bakarrik aurki daiteke: Arraiz mendian, Armintza inguruan eta Markina-Xemeinen. Arraizko aleak paregabeak dira, eta mendebalderago, Asturiasen, dauden artelatzak Frantziako hego-mendebaldean daudenekin lotzen dituzte. Horietara iristeko, jarraitu Armulaza-Maspilzako jarraibideak.

Arteak

Gutxi dira gaur arte iritsi diren artadi kantauriarraren hedadurak. Pagasarri mendiaren hegaletako kareharrizko harkaitzetan daudenek eremu zabalak hartzen zituzten garaiak ekartzen dizkigute gogora. 

Egin bat Eraztun Berdearen enbaxadoreen komunitatearekin!

Harro egoteko moduko ingurumen harribitxia daukagu.
Zaindu dezagun gure hiriko birika berdea!
Parte hartzea oso erraza da!
Egin ezazu argazki bat Eraztuneko zure leku gogokoenean eta bidal iezaguzu. Loreak etxean zaintzeko kit bat oparituko dizugu.*
Eta, gainera, paseoko bi bizikleten zozketan sartuko zara.
* Lore kitaren oparia lehenengo 1.000 parte hartzaileentzat.