DEUSTU - BANDERAS MENDIA

Informazioa

Artxanda mendiko gailur aipagarrienen artetik azkena da Banderas mendia. Arangoiti auzoaren gainean dago eta gailurretik azkeneko portu-garabia ikus daiteke, orain artelan bilakatutako iragan industrialaren seinale.

Nola iritsi

L 10, 13, 18 eta 71, Don Bosco

Sarriko geltokia

Luzera: 4,8 Km
Denbora, gutxi gorabehera: 2 ordu
Altitudea: 223 metro

Ez galdu

30 metroko altuera arte

Urkiak (espezie hostoerorkorra) 30 metroko altuera izan dezake alerik zaharrenetan. Gazteenek azal zuria dute eta, antzina, idazteko erabiltzen zen.

Historiaren parte

Gaztainondoa urte asko bizi daitekeen espeziea da; milaka urteko aleak ezagutzen dira. Gaztainondoaren fruituek, gaztainek, garrantzi handia izan dute mendeetan zehar elikaduran. 

Bizirik iraun duen espeziea

Pinuak ondo jasaten ditu lur harritsuak eta euririk eza. Pinuaren erretxina itsasgarriak egiteko erabiltzen da eta, destilatuz gero, trementina-esentzia lortzen da, hau da, agoarrasa.  

Egin bat Eraztun Berdearen enbaxadoreen komunitatearekin!

Harro egoteko moduko ingurumen harribitxia daukagu.
Zaindu dezagun gure hiriko birika berdea!
Parte hartzea oso erraza da!
Egin ezazu argazki bat Eraztuneko zure leku gogokoenean eta bidal iezaguzu. Loreak etxean zaintzeko kit bat oparituko dizugu.*
Eta, gainera, paseoko bi bizikleten zozketan sartuko zara.
* Lore kitaren oparia lehenengo 1.000 parte hartzaileentzat.