BEGOÑA - SANTO DOMINGO
Informazioa
Begoñako Basilika da hiri-barruko ibilbide atsegin honen erdigunea. Larreagaburuko lurretan hasten da ibilbidea eta Santutxu auzo jendetsua eta Arabella auzo lasaia zeharkatzen ditu, Artxanda mendiaren hegalak igo eta Santo Domingo gainean amaitu arte.
Luzera: 6 Km
Denbora, gutxi gorabehera: 2 ordu
Altitudea: 215 metro
Ez galdu
Baso azidofiloa
Ibilbidearen goiko aldean Quercus ugari daude, eta hostozabalen basoak eta baso-plantazioak daude. Zuhaitzik gabeko eremuak ere badaude, mozteko belardiak eta iralekuak. Baita sahats ilunak eta hariztiak ere.
Hiriko zuhaitzak
Bilbok hiri-zuhaitz ugari ditu, 35.000 baino gehiago, eta % 50 espezie autoktonoak dira. Gehienak parkeetan daude, baina 14.000 zuhaitz inguru txorkoetan daude, hiri osoan zehar banatuta.
Egin bat Eraztun Berdearen enbaxadoreen komunitatearekin!
Harro egoteko moduko ingurumen harribitxia daukagu.
Zaindu dezagun gure hiriko birika berdea!
Parte hartzea oso erraza da!
Egin ezazu argazki bat Eraztuneko zure leku gogokoenean eta bidal iezaguzu.
Loreak etxean zaintzeko kit bat oparituko dizugu.*
Eta, gainera, paseoko bi bizikleten zozketan sartuko zara.
* Lore kitaren oparia lehenengo 1.000 parte hartzaileentzat.