ABANDO PAGASARRI

Informazioa

Botxo inguratzen duten mendien artean, Pagasarri da handiena eta ezagunena. Urtean zehar ibilaldi ugari egiten dira bertan, ibilbidea ondo markatuta dago eta hiriko hainbat auzotatik abiatu daiteke.

Nola iritsi

10, 27, 28, 48, 62 eta 72 lineak abiapuntutik gertu igarotzen dira

Moyua plazako geltokia.

Luzera: 12,4 Km
Denbora, gutxi gorabehera: 6 ordu
Altitudea: 673 metro

Ez galdu

Pagadia eta artadi kantauriarra

Pagoak hosto erorkorreko zuhaitzak dira eta 300 urte baino gehiago izan ditzakete. Gainera, inguru horretan oso ondo kontserbatutako artadi natural bat ikus dezakegu, baita haritzez osaturiko zuhaizti bat ere.

Egin bat Eraztun Berdearen enbaxadoreen komunitatearekin!

Harro egoteko moduko ingurumen harribitxia daukagu.
Zaindu dezagun gure hiriko birika berdea!
Parte hartzea oso erraza da!
Egin ezazu argazki bat Eraztuneko zure leku gogokoenean eta bidal iezaguzu. Loreak etxean zaintzeko kit bat oparituko dizugu.*
Eta, gainera, paseoko bi bizikleten zozketan sartuko zara.
* Lore kitaren oparia lehenengo 1.000 parte hartzaileentzat.