--> >

J.M. Etxebarria 'Markesa'

Jubilado (67)

‘Markesa’ beti gure bihotzetan

67 urte eta zure anai arrebarentzako ezinbesteko erpina izan zara. Markesa joan zaigu. Ondarrutarra izateaz harro. Joan zara baina urte hauetan pila bat abentura bizi izan dituzu. Karakter handiko gizona zinen, baina bihotz ikaragarri batekoa. Gainera, eskuzabala eta jatorra. Egia da hitzekin ez zenuela asko maitasuna adierazten, baina beti hor zeunden. Guretzako. Beti arduratuta zure lagun eta familiarekin. Mus txapelketak ez dira izango berdinak zu gabe. Donatoren bikote preziatua izan zinen, eta beti izango zara, egon ez arren. Asko gustatzen zi-tzaizkizun pastelak, ondo jatea... eta nola ez, arrain on bat. Zaragozan ere familiaren parte bat zenuen, eta bertan ere ondo jatea gustatzen zitzaizun. Nola ahaztu barre egiteko pelikulak, zure gogokoenak. Robert deniro zuzendutako filmak batez ere. Esan dudan moduan, karakter handiko gizona, baina oso eskuzabala. Bere lagunen laguna, bere familia laguntzeko beti prest. Azkenfinean, pertsona ona, eskuzabala amaierararte. Momentu hau ez gaitu utzi familia osoa elkartu eta merezi duzun agurra ematea, baina dena amaitu ostean, merezi duzun agurra emango dizugu. Aita, lagun, senar, anai, osaba eta lehengusu handi bat joan zaigu. Teresin eta Jesus ere uzten dituzu, asko maite zenituzten amabitxi eta aitabitxiak. Baina beti gure bihotzetan egongo zara.