Zer egin beharko genuke Euskararen Eguna egunero izateko?
Zuriñe Hidalgo - Hesian taldeko abeslaria

Zuriñe Hidalgo

Hesian taldeko abeslaria

"Euskaraz bizi. Gakoa erabilera da. Erabilera lanean, erabilera etxean, lagunen artean… Holan mantenduko dugu bizirik, norbanakoak hitz eginda. Guk ez badugu erabiltzen, besteok ez dute egin behar. Eta musikari bezala, zentzu horretan, guk, adibidez, beti idatzi dugu euskaraz, gure hizkuntza delako. Hor konpromiso bat dago. Hemengoek ez baditugu kantuak euskaraz egiten, nork egingo ditu?"